II Peñista Eguna
Emakumeen taldearen aldetik Eva Ferreira 13.00ak aldera joango da Bilboko Erakustazokan ospatuko den Peñista Egunera….
Emakumeen taldearen aldetik Eva Ferreira 13.00ak aldera joango da Bilboko Erakustazokan ospatuko den Peñista Egunera.
Jose Angel Iribar, Koldo Aguirre, José María Argoitia, Raimundo Lezama, Jesús Rentería, José María Orue eta Victor Urkijo jokalari ohien aldetik joango dira.
Beste aldetik, Carlos Gurpegi peñisten berotasuna jasotzera 18.00ak aldera helduko da.
Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariek bertan ezin izango dute egon hurrengo egunean Atletico Madrilen aurkako partida delako.