Athletic Clubek 1 Atletico Madril 0
Lasaitasuna Ezquerroren golaren eskutik etorri da eta despisteak onartezinak diren arren, erdialdean dago Athletic Club,…
Lasaitasuna Ezquerroren golaren eskutik etorri da eta despisteak onartezinak diren arren, erdialdean dago Athletic Club, Atletico Madril 1-0 mendean hartu ostean. Orekatua izan da oso norgehiagoka eta emozioa nagusitu da hainbat unetan, aukera baten atzetik beste taldeko bat zetorren-eta. Golik gabe heldu da atsedenaldia eta bigarren zatian askozaz motelago ibili dira talde bietako aurrelariak. Dena den, Yesteren pase zoragarriari esker egin du kontrola, lehen, eta gola, gero, Ezquerrok. Aipatzekoa da ere Gurpegiren itzulera, horrenbeste denbora partida ofizialik gabe nabaritu duen arren. Hurrengo partida domekan, hilaren 13an, Vallecasen rayoren aurka 18:00etan.