Superligako azken jardunaldia
San Mamesen saiatuko da ipintzen Athletic Club hilaren 27an jokatu behar ditugun partida biak, lehen…
San Mamesen saiatuko da ipintzen Athletic Club hilaren 27an jokatu behar ditugun partida biak, lehen taldeak Betisen aurka jokatu beharko lukeena eta emakumezkoen taldeak Sevillako Hispalis taldearen aurka eta Superligako azken jardunaldiari dagokiona.
Lehiaketaren antolakuntza berak eskatzen duenez, emakumezkoen partida hilaren 27an, domekan, jokatu egin beharko dugu 12:00etan. Athletic Clubek Pueblaren aurkako lehia San Mamesen jokatzeko azaldu ziren argudio berberak adierazi gura ditu oraingo honetan, batez ere Lezaman sortu daitezkeen arazoak direla medio.
Horregatik Ligako partida aurreratzea eskatu dio gaur bertan Athletic Clubek Real Betis Balompie taldeari. Gure proposamen hilaren 26an, zapatuan, 20:15etan jokatzea da.
Real Betis Balompie baiezkoa emango baligu, EEFF-ri eta Audiovisual Sport enpresari jakinaraziko lieke Athletic Clubek. Horrela gertatuko balitz eta beharrezkoa diren baimenak eskutan izanda, lehiatilen ordutegi eta gainerako xehetasunei buruzko nondik-norakoak eskainiko genizkieke gure bazkide zein zaletuei.