Athletic Club

Rayo Vallecanok 1 Athletic Clubek 1

Rayo Vallecanok 1 Athletic Clubek 1

Zapore mingotsa utzi duen berdinketa erdietsi dute zuri-gorriek Madrilen Rayo Vallecanoren aurka. Beheko postuetatik alde…

Zapore mingotsa utzi duen berdinketa erdietsi dute zuri-gorriek Madrilen Rayo Vallecanoren aurka. Beheko postuetatik alde handiagoa lortzeko balio duena, baina goiko postuei begira taldea leku berberan uzten duena alegia. Lehen zatian joku gutxi erakutsi dute talde biek, Gurpegik, Bolok -bi aldiz- eta Ezquerrok aukera garbiak izan dituzten arren. Bigarren zatian, aldiz, garaipenaren bila abiatu dira gure jokalariak. Gauzak horrela, Ezquerrori gola ondo baloigabetu ostean, Urzaizek ezarri du zero eta batekoa, partida amaitzeko hamahiru minutu falta zirela. Tamalez, Bolicek ongi burutu du etxekoek baloia zelai erdian lapurtu ostean eratu duten kontraerasoa.