Athletic Club

Athletic Clubeko II Nazioarteko Gazte Txapelketa

Athletic Clubeko II Nazioarteko Gazte Txapelketa

Hainbat aldaketa gertatu direla Athletic Clubeko II Nazioarteko Gazte Txapelketan jakinarazten dizuegu. Gogoratuko duzuenez, Euskal…

Hainbat aldaketa gertatu direla Athletic Clubeko II Nazioarteko Gazte Txapelketan jakinarazten dizuegu.

Gogoratuko duzuenez, Euskal Herrian zehar open fase bat antolatu genuen bertoko taldeekin, irabazlea abuztuan jokatuko den azken faserako txartela lortuz.

Txapelketa irekiaren egitarauak, antolatzaileek aurrez aurretik zehaztu zutena, hilaren 7an prentsaurrekoan azaldu genuen legez, ez du inolako aldaketarik izan Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Lapurdin, baina bai aldiz Gipuzkoakoan.

Lehenengo eta behin, Antiguoko eta Lengokoak taldeetako arduradunek antolatzaileekin hitz egin dute, aspaldian parte hartzeko nahia agerian utzi zuten arren, parte hartuko ez dutela adieraziz. Antiguokoak besterik gabe esan zuen eta bigarrenak kirol arrazoiak aipatu zituen.

Gauzak horrela, antolatzaileek eta gainerako klubek Gipuzkoan jokatzeko adostu zituzten txapelketa irekiaren egitaraua eta egitura gogora ekarri behar dugu.

-Urola, Urki, Eibar eta Aloña Mendik, Urolako instalazioetan jokatuko lukete, Zumarragan, eta txapeldunak herrialdeen arteko fasea jokatuko luke Lezaman.

-Kostkas, Mariño CD eta Vasconiak gauza bera egingo lukete Matigozotegiko zelaian, Donostian.

Partidak, apirilaren 17rako prest zeuden.

Harrigarria bada ere, eta apirilaren 9tik aurrera, hau da txapelketa irekia hasi baino astebete lehenago, aurrez aurretik idatziz baiezkoa eman zuten klubek -Real Sociedad de San Sebastián SADrekin elkartuak- atzerapausoak ematen hasi ziren.

Era berean, Gipuzkoako Futbol Federazioak, bere idazkariaren bitartez eta telefonoz, Matigozotegiko futbol zelaia -txapelketarako bat- erabiltzeko beharrezkoa den baimena ez duela emango jakinarezten digu.

Bestalde, arazoak sortzen dira Urolako futbol zelaia erabiltzeko ere arazoak sortzen dira.

Guzti honengatik, beste data batzuk bilatzen ari da Athletic Club, gura dutenei Lezaman jokatzeko aukera emateko, egun dituzten zailtasunak ulertzen ditugun arren.

Athletic Clubek, gertatu dena ikusita, bere atsekabea publikoki adierazi gura du, eta Nazioarteko Open Txapelketaren bigarren edizio hau arrakasta osoz egingo dela berresten du.