

Sinestezina bada ere, izugarrizko aukera galdu du Athletic Clubek bere burua gora begira ipintzeko. Tamalez, lehen zatian egindako lan onari ez dio jarraipenik emon talde zuri-gorriak bigarrenean eta, bigarren astez, beheko postuekin distantzia handitu egiten da eta baita txikitu goikoekin ere, pausoa gura eta behar dena baino askozaz motelagoa den arren. Ezquerrok ireki du markagailua, Yestek handitu eta, hala zirudien behintzat, faltaz maisuki borobildu ere. Bigarren zatian, tamalez, Maxiren gol ona goizegi jaso dute zuri-gorriek, atzeko lerroan elkar ulertze eskasa erakutsi dute bigarrena hartzeko Milosevicen hanketatik eta epaileak berdinketa ahalbideratu egin du inondik penalti izan ez dena Asier Del Hornori leporatuz. Rogerrek hirunako hainbanaketa ezarri du markagailuan eta horrela zapuztu dira ilusio asko. Betisen kontra lortu egin beharko ditugu estutasun guztiak ahazteko beharrezkoak diren puntuak.


Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa


Iñigo Martinez: Errekurtsoa Apelazioari
Lehen taldea
Athletic Clubek lau partidarekin zigortzeko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du eta neurri kautelarrak eskatu ditu


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)
Lehen taldea
Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako


“Dena emango dugu”
Lehen taldea
Marcelinok azpimarratu duenez, “jokalarien motibazioa itzela da. Une historiko baten atarian gaude klubarentzat: urtebetean hiru final jokatu ahal izatea”


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Levante-Athletic finalaurrekoaren atarian


AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


2021eko hirugarren finalaren bila
Lehen taldea
Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan