Carlos Garciari ebakuntza
Carlos Garcia Athletic Clubeko jokalariari ebakuntza egin dio, gaur, Mikel Sanchez sendagileak, eskuin hankako aurreko…
Carlos Garcia Athletic Clubeko jokalariari ebakuntza egin dio, gaur, Mikel Sanchez sendagileak, eskuin hankako aurreko tibial giharreko tendoiaren ez osoko haustura zela-eta.
Ordubeteko ebakuntza izan da eta bertan plastia egin zaio erdizurdazko muskuluaren tendoiarekin. Lau astez egon beharko du geldirik. Sendatze prozesua laupabost hilabetekoa izango da.