

Ordutegia eta egitaraua
Emakumezkoen Superligako azken partida, Athletic Club eta CD Hispalisen artekoa, hilaren 27an, domekan, jokatuko da San Mamesen 12:00etatik aurrera.
Azken partida hau San Mamesen ezartzea erabaki du Athletic Clubek, Pueblaren aurka bazkide zein zalegoak eskaini zuten erantzuna ikusita, eta baita Lezaman jokatzeak bazkide zein zaletuentzat suposa zezakeena kontuan hartuta: instalazioen gaur egungo lanak, kotxe iladak, arazoak aparkatzeko, harmailan sartzen den jende kopurua… etab.
Partida honetarako San Mameseko harmaila guztiak irekiko dira publikoarentzat. Txapelgorrien kopurua lehen talderen partidatan erabiltzen den berbera izango da. Irrati kabinak eta hedabideentzako ditugun instalazio guztiak ere zabalik egongo dira.
Salneurriak
Ohikoa den legez, bazkideek doan ikusi dezakete partida, behin txartela erakutsiz gero. Gainerako zaletuentzat 10 eurokoa izango da salneurria. Jesarleku guztiak zenbatugabekoak izango dira.
Fundación Athletic Club Fundazioari esker, eta Pueblaren aurkako lehian gertatu zen legez, 12 urte azpikoek ez dute sarrerarik ordainduko.
Txarteldegiak
Zaletuentzako txarteldegiak hilaren 24an, eguenean, 17:30etan irekiko dira, hots, lehen taldea eta Betisen arteko partida ikusteko ordutegi berberarekin.
Partida honetan bazkideen kopurua handia izango delakoan, eta euren interesak babesteko asmoz, sarrera kopuru mugatua salgai ipiniko duela jakinarazi gura du Athletic Clubek. Beraz, erregutzen diogu ikuslegoari sarrera aurrez aurretik erostea, partidaren egunean agortuak izatea baliteke-eta.
Hedabideak
San Mamesera sartzeko ohiko txartelak erabili beharko dituzte hedabideen ordezkariek.
Aste honetan martitzenean, eguaztenean, eguenean eta barikuan entrenatuko da emakumezkoen taldea. Ohiko den legez, jokalariekin hitz egiteko hitzordua eguenean, hilaren 24an, izango da, zehazki 18:15etan Lezaman.
Hortik kanpo, eta hedabideen eskaerei jarraituaz, adierazpenak egingo dituzte Fermin Palomar, emakumezko taldearen presidenteak; Ana Reka, zuzendaritza batzakoak, eta Iñigo Juaristik, entrenatzaileak. Hitzorduak lotzeko, Komunikazio Kabinetearen bitartez egin beharko duzue.
Garbiketa
Athletic Club-Betis partida jokatu eta 14 orduetara soilik jokatuko da emakumezkoen partida. Beraz, garbiketa operazio berezia antolatu du Athletic Clubek, San Mamesen gau osoa lan egingo duena, futbol zelaia bera eta harmailak behar den bezala egon daitezen.
Horretarako San Mameseko argindarra piztuta egongo da eten barik eta, bestalde, Betisen aurkako partidan sortuko den zaborra jasotzeko zerbitzu berezia lotu da Bilboko Udalarekin.


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”