Ebakuntza Nerea Onaindiari
Emakumezkoena

Ebakuntza Nerea Onaindiari

Nerea Onaindia jokalariari ebakuntza egingo dio Mikel Sanchez sendagileak USP La Esperanza Gasteizeko eritetxean, bihar,…

Athletic Club
Athletic Club
2003ko api. 24a

Nerea Onaindia jokalariari ebakuntza egingo dio Mikel Sanchez sendagileak USP La Esperanza Gasteizeko eritetxean, bihar, hilaren 25ean, barikuan. Bertan ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikiko zaio.

Athletic Clubek eta jokalariak berak hala erabaki dutenez, deia luzatuko genieke hedabidei egun horretan inolako irudirik atera ez dezaten.

Sendatze prozesua Lezaman behin hasiz gero, hedabideentzako agerraldia egingo du Nerea Onaindia jokalariak.