Athletic Club

Gazte taldea, zozketa eta omenaldia

Gazte taldea, zozketa eta omenaldia

Athletic Clubeko gazteen taldea, ohorezko mailan jokatzen duena, omenaldia jasoko du zapatuan, Athletic-Club-Betis partidaren atarian,…

Athletic Clubeko gazteen taldea, ohorezko mailan jokatzen duena, omenaldia jasoko du zapatuan, Athletic-Club-Betis partidaren atarian, multzoko txapelduna izan da eta.

Horren ostean, txapeldunen Kopa jokatuko du Cambrilsen (Catalunya) maiatzaren 5etik 11ra bitartean.

Athletic Cluberi Espanyol ala Valentzia eta Atletico Madril taldeekin jokatzea tokatu zaio. Partidak maiatzaren 5ean Espanyol/Valentzia-Atletico Madril partidaren galtzailearen aurka eta maiatzaren 7an, Espanyol/valentzia-Atletico madril partidaren irabazlearen aurka izango dira.