
Athletic Clubek 3-Betisek 1: Gora begira
Athletic Clubek 3-Betisek 1: Gora begira
Etxeko bolada onari eusten dio Athletic Clubek eta Betis 3-1 mendean hartu eta gero, gora…
Etxeko bolada onari eusten dio Athletic Clubek eta Betis 3-1 mendean hartu eta gero, gora begira ipini du Ligako azken txanpa. Zuri-gorriek ei dute zerbait borrokatzeko, laugarren aste jarraian punturen bat atera ostean eta, domekako partidak jokatu barik dauden arren, seigarren postutik gertuago. Zalantza izpirik gabe, partida osoa bete dute lehen zatian, nahiz eta andaluziarrak markagailuan aurreratu diren Fernandoren burukadari esker. Dena den, gure taldeak erakutsi du zergatik dagoen Ligako gol gehien sartzen dutenen artean, laugarrena hain zuzen ere Barçarekin batera, eta atsedenaldira iritsi baino lehen Etxeberriak, Urzaizek -hamaikana gol daramate- eta Ezquerrok -hamar gol- 3 eta 1ekoa ezarri dute. Bigarren zatian ez dira errepikatu Vallecas eta Montjuiceko akatsak eta ederto defendatu dute abantaila zuri-gorriek. Alderik txarrena Del Hornoren bosgarren txartela eta Joseba Etxeberriak izterrean jaso duen kolpea izan dira. Oro har, hasiera ona asteburuari, domekako jardunaldian neskek eta Bilbao Athleticek borobildu behar dutena.