Emakumezkoen taldea, txapeldun!
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Superligako Txapelketa eskuratu berri du Sevillako CD Hispalisi 5-0 irabazi eta…
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak Superligako Txapelketa eskuratu berri du Sevillako CD Hispalisi 5-0 irabazi eta gero. Zuri-gorriek, San Mameseko giro apartaz lagundurik, ordu erdi bat itxoin behar izan dute, baina Tzibik lehen gola egin eta berehala Evak egin du bigarrena, norgehiagoka bideratuz. Bigarren zatian Evak berriro ere, Ibarrak eta Lorenak, penaltiz, golkada osotu dute, aldea handitzeko abaguneak askozaz gehiago izan diren arren. Berton bildu diren 35.000 ikusle inguruk ederto ospatu dute garaipena. Anaitasunezko bazkaria egin dute jokalari zein teknikariek eta Kopa ostean egingo da ospakizun publikoa. Dena den, hurrengo maiatzaren 5ean Clubeko bazkaria egingo dute eta maiatzaren 6an harrera ofizialak egongo dira Lehendakaritzan, Bizkaiko Diputazioan eta Bilboko Udaletxean.