Athletic Club

Harrerak emakumezkoen taldeari

Harrerak emakumezkoen taldeari

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari hainbat omenaldi egingo zaio hilaren 7an, eguaztenean, harrera instituzional batzuen bitartez….

Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari hainbat omenaldi egingo zaio hilaren 7an, eguaztenean, harrera instituzional batzuen bitartez. Hilaren 6rako prest bazeuden, jokalarien kirol konpromisoek data aldatzea eginarazi dute.

Honako hau da orain arte prestatu den egitaraua:


Harrera Lehendakaritzan 10:30etan

Athletic Clubeko bazkari ofiziala Euskaldunan 14:00etan

Harrera Foru Aldundian 17:30etan

Harrera Udaletxean 19:00etan


Aurrez aurretik esan den legez, Kopa jokatu ostean berezko ekitaldiak antolatuko ditu Athletic Clubek.