
Osasunak 1 Athletic Clubek 5: Bide onetik
Osasunak 1 Athletic Clubek 5: Bide onetik
Etxetik kanpoko garaipen beharrezkoa bezain ikusgarria El Sadarren lortu dena, Osasuna 1-5 mendean hartuz. Oraingo…
Etxetik kanpoko garaipen beharrezkoa bezain ikusgarria El Sadarren lortu dena, Osasuna 1-5 mendean hartuz. Oraingo honetan ez da errepikatu Montjuicen bizi izandakoa eta atsedenaldira 0-3 joan eta gero, bigarren zatian borobildu egin dute lana zuri-gorriek. Gainera estreinaldiko eguna izan da hainbatentzat gola egitean, Aitor Ociok, Karankak eta Arriagak denboraldiko lehendabizikoa egin dute-eta. Ociok -bosgarren txartel horia erakutsi diote- faltaz ireki du kontua, Ezquerrok boladari eutsi eta kanpainiako hamaikagarrena sartu du, eta Yeste arratsaldeko hirugarrena. Bigarren zatian saiatu dira gorritxoak, harik eta Aloisik txartel gorria ikusi arte. Ederto eutsi ostean, Arriagak laugarrena ezarri du, Riverok egin du buruz etxekoen gola eta Karankak gure taldeak lortu duen bosgarrena. Lehendabiziko aldiz parekatu du Athletic Clubek alde eta aurkako golen balantzea (52 vs. 52), bosgarren jardunaldiz ez du galtzen -bigarren itzuliko onenen artean dago- eta seigarren postuan dago Mallorcarekin batera. Bide onetik beraz, zapatuan Valladoliden aurka baieztatu behar dena.