Jokalarien egoera
PABLO ORBAIZ, JOSU URRUTIA, normaltasun osoz ari dira. Aste barruan igerilekuan egingo dute lana. CARLOS…
PABLO ORBAIZ, JOSU URRUTIA, normaltasun osoz ari dira. Aste barruan igerilekuan egingo dute lana.
CARLOS GARCIA: Ibili badabil, baina oina lurrean ipini barik. Ebakuntzaren osteko zauriaren josturako grapak kendu zaizkie, inolako arazo barik.
JOSEBA ETXEBERRIA: Ezin izan zuen eskuin hankako mina gainditu Iruñan egoteko. Erresonantzia magnetikoa egin zaio eta baztertu dira arazoak eskuin aldakan zein alde bereko adduktorean. Aste barruan saiatuko da taldean sartzen.
CARLOS GURPEGI: Etxean dago bere parotiditisa gainditzen duen bitartean.
AITOR OCIO: Kolpea jaso zuen ezker gandor iliakoan atzoko partidan eta, badaezpada, aldatu egin zuten partida amaitu baino lehen.
Francisco ANGULO sendagilea.
ATHLETIC CLUBEKO ZERBITZU MEDIKOAK