Harrerak emakumezkoen taldeari
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari hainbat omenaldi egin zaie hilaren 7an, eguaztenean, harrera instituzional batzuen bitartez….
Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari hainbat omenaldi egin zaie hilaren 7an, eguaztenean, harrera instituzional batzuen bitartez. Hilaren 6rako prest bazeuden ere, jokalarien kirol konpromisoek data aldatzea eginarazi zuten.
Honako hau da egin zena:
Harrera Lehendakaritzan 12:00etan
Athletic Clubeko bazkari ofiziala Euskaldunan 14:30etan
Harrera Foru Aldundian 18:00etan
Agenda arazoak direla-eta, atzeratu egin zen Udaletxean prest zegoen harrera instituzionala.
Aurrez aurretik esan den legez, Kopa jokatu ostean berezko ekitaldiak antolatuko ditu Athletic Clubek.
Emakumezkoen taldeko zuzendaritza batzak, Athletic Clubeko zein Leioa EFT-ko ordezkariez osaturik, eta jokalari zein teknikariak, izan ziren omenaldi instituzionalen protagonistak.