
Athletic Clubek 0 Valladolidek 0: berdintasuna nagusi
Athletic Clubek 0 Valladolidek 0: berdintasuna nagusi
Nahiz eta sei jardunaldi galdu barik eroan, berdintasuna nagusitu da San Mamesen eta zuri-gorriek ezin…
Nahiz eta sei jardunaldi galdu barik eroan, berdintasuna nagusitu da San Mamesen eta zuri-gorriek ezin izan dute Bizzarriren atea zulatu. Ezquerrok izan du abagunea lehen zatian, baita Etxeberriak ere baina ez dute asmatu. Bigarren zatian Aranzubiak salbatu egin du bisitarien aukerarik onena, Aganzoren oinetan, Urzaizi pitatu gabeko penalti argia egin diote eta Tuterakoak ezin izan du errematatu Tikoren falta jaurtiketa partidaren azken unean. UEFAri begira segitzen du taldeak eta domekako emaitzen zain. Lacruzek Peñaren kolpea jaso du eta bere orkatilaren egoera domekan jakingo da. Jokalariek Gurpegi ekarri dute gogora norgehiagoka hasi baino lehen.