
Garaikur eta Erakusketa gelaren irekitzea
Garaikur eta Erakusketa gelaren irekitzea
Garaikur eta Erakusketa Gela berria ireki da martitzenean, hilaren 13an, 11:30etatik aurrera San Mamesen.Ekitaldian Zuzendaritza…
Garaikur eta Erakusketa Gela berria ireki da martitzenean, hilaren 13an, 11:30etatik aurrera San Mamesen.
Ekitaldian Zuzendaritza Batzaren hainbat kide, Fundacion Athletic Club Fundazioaren partaideak, lehen taldeko jokalariak, emakumezkoen taldeko jokalariak, klubaren presidente ohiak eta jokalari ohien ordezkariak
egon dira.
Halaber, 1977an Juventusen aurka UEFAko finala jokatu zuen lantaldeari gonbite berezia egin zaio.
ORDUTEGIAK Bihartik aurrera, honako hauek izango dira Garaikur eta Erakusketa Aretora bisita egiteko ordutegiak:
Martitzenetik barikura, 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara. San Mamesera bisitaldiak 10:30, 11:30, 12:30, 16:30, 17:30 eta 18:30etan izango dira.
Zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. San Mamesera bisitaldiak 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 16:30, 17:00, 17:30, 18:00 eta 18:30etan izango dira.
Domeketan: 10:00etatik 14:00etara. San Mamesera bisitaldiak 10:30, 11:00, 11:30, 12:00, 12:30 eta 13:00etan.
PREZIOAK
Helduak, 6€.
14 urtetik beherakoak, 4€. Bazkideak eta zaleak: %50ko beherapena.
Taldeak, 20 lagunetik gora: %15eko beherapena.
Hedabideentzat esan bihar, horrela gura izanez gero, LEHEN BISITALDIAREN IRUDIAK SOILIK, har ditzaketela. Hitzordua 10:30etan izango da Aretoan bertan.