

Aurrerapauso galanta Athletic Clubek Gasteizen emandakoa, Deportivo Alaves 2 eta 4 mendean hartu ostean. Partida polita, jokoan zein markagailuan aukera eta alternatiba asko izan duena azken finean. Etxekoek jo eta su atera dira, jaitsiera postuetatik alde egiteko gurari dagokion jarrera erakutsiz. Alavesen lehen erasoak gainditu eta gero, Yesteren gola heldu da eta horrekin batera zuri-gorrien minuturik oneank lehen zatian. Tamalez, arreta faltak eragin du arabarren gol biak (Magnok eta Astudillok) bi minututan iristea eta atsedenaldia arte iparra galdu dute lehoiek. Bigarren zatian lasaitasun osoz ekin diote norgehiagokari zuri-urdinek, baina Athletic Cluben lehen erasoan Urzaizek egin du buruz binako berdinketa. Hor amaitu da Alaves, eta are gehiago Magnok bigarren txartel gorria ikusi duenean. Ondoren, Etxeberriak beste bi gol lortu ditu, bigarrena zoragarria bere osotasunean, eta hamahiru daramatza jada. Zazpi jardunaldi darama taldeak partidarik galdu gabe eta azken hiru bidaietan, 12 gol egin ditu.
Eguna borobiltzeko Bilbao Athleticek Bigarren A Mailarako igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu du eta Baskoniak gauza bera egin du Hirugarren Mailako txapelketa eskuratuz eta Bigarren B Mailarako igoera faserako txartela eskuratuz. Aurrekoa gutxi balitz, kadeteek 1-0 menderatu dute Real Madril eta ekainean jokatuko den espainiar Estatuko azken fasea jokatzeko sailkatu dira.


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak