
Athleticek 2 Racingek 1: Seigarrenari eutsi
Athleticek 2 Racingek 1: Seigarrenari eutsi
Kostata bada ere, funtsezko hiru puntu eskuratu ditu Athletic Club Real Racing Club 2-1 mendean…
Kostata bada ere, funtsezko hiru puntu eskuratu ditu Athletic Club Real Racing Club 2-1 mendean hartu ostean. Aukerarik garbienak zuri-gorriak izan dira lehen zatian, baina asko kostatu zaio etxeko taldeari zirrikituak aurkitzea. Bigarrenean Munitisek aprobetxatu du berehala Aranzubiaren hutsa baloia urruntzean. Hala eta guztiz ere, Karankak berdindu du lehia hortik minutu gitxira. Garaipenaren gola askoz beranduago heldu da, heldu bada ere, Urzaizek Arriagari eginiko penaltia arauzko denboraren azken minutuan gauzatu ostean.
Hiru jardunaldi falta dira eta zazpigarren salkatuarekiko abantaila 4 puntukoa da. Zortzi jardunaldi jarraian galdu barik daramatza Athletic Clubek eta europear postua du eskura.
Bestalde esan Yestek ezin izango duela Vila-realen kontra aritu bosgarren txartel horia ikusi eta gero.