Gurpegi auzia, balorapen berria
Athletic Clubek, AFEren bitartez heldu zaion agiria dela-eta, Carlos Gurpegi jokalariari hainbat froga egiteko Kirol…
Athletic Clubek, AFEren bitartez heldu zaion agiria dela-eta, Carlos Gurpegi jokalariari hainbat froga egiteko Kirol Kontseilu Nagusiaren proposamena barne, honako puntu hauek azpimarratu gura ditu:
1-Gure klubak, KKN-k proposaturiko frogak onartzeaz gainera, hauen inguruan dituen iritziak albo batera utziz, beste froga batzuk egiteko eskakizuna luzatzen zuen, auziaren konponbiderako garrantzitsuak zirelarik.
2-Athletic Clubek zerau uste du: Proposatu ditugun frogak, edozeintzuk izanda ere, auzia konpontzeko asmoz egingo lirateke, beraz, KKN-ri egun irekita dagoen prozesuan erabiltzeko eskatzen zion; hori bai, epaitzeko ardura dutenen lana inolaz ere aurretik juzgatu barik.
3-Athletic Cluben nahia Gurpegi Auzia ahalik eta azkarren amaitzea izanik, ez dugu uste arestian aipatu ditugun puntuek ezin izango lukete, inolaz ere, prozesuaren atzerapena eragin.