
Vila-realek 1 Athletic Clubek 1: Puntu garrantzitsua
Vila-realek 1 Athletic Clubek 1: Puntu garrantzitsua
Berdinketa garrantzitsua UEFArako txartela lortzeko borrokan Vila-realen lorturikoa. Maldan gora ipini da norgehiagoka goizegi, Victorren…
Berdinketa garrantzitsua UEFArako txartela lortzeko borrokan Vila-realen lorturikoa. Maldan gora ipini da norgehiagoka goizegi, Victorren gola dela-eta. Dena den zuri-gorriak behin eta berriz saiatu dira berdinketa lortzen eta Joseba Etxeberriak egin du bere hamalaugarren gola Ligan partidako hogeita hamargarren minutuan. Lehen zatian aukera gehienak Athleticenak izan diren arren, bigarrenean etxekoek izan dituzte argienak, baina Aranzubiarekin egin dute topo. Liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean, bi puntuko abantaila darama gure taldeak Bartzelona eta Sevillarekiko. Bestalde esan, Ezquerrok ezin izango duela Deporren kontra aritu bere bosgarren txartel horia ikusi eta gero.