Gazteak aurrera, emakumezkoena ez
Txanponaren alde biak Kopan. Aldekoa gazte mailakoek eman dute Madrilen Leganesi 1-5 irabazi ostean Llorentek,…
Txanponaren alde biak Kopan. Aldekoa gazte mailakoek eman dute Madrilen Leganesi 1-5 irabazi ostean Llorentek, Mario Sanchezek (2) Del Puentek eta Garmendiak egindako goleei esker. Beraz, finalerdietan daude jada.
Alderik negatiboena emakumezkoen Kopan ezagutu dugu. Norgehiagoka polita egin dute gure neskek Estudiantesekin bosna berdinduz, eta partidan bat, bi edota hiru jokalari gutxiagoz aritu diren arren, azken unea iritsi arte izan dituzte aukerak, baina epailearen lanak eta partida moteltzeko arerioek erabili dituzten trikimailuek ez dute batere lagundu. Lorenak (2, 1 penaltiz) Iraiak, Evak eta Elik egin dituzte gure golak. Hurrengo helburua UEFA Womens Cup izango da abuztuaren 21etik 25ra bitartean.