Nazioarteko II Gazte Txapelketa
Hiru hilabeteko lehiaren ostean, Nazioarteko Gazte Txapelketaren fase irekia Erabakitzeke dago.Joan den zapatuan, eta oztopo…
Hiru hilabeteko lehiaren ostean, Nazioarteko Gazte Txapelketaren fase irekia Erabakitzeke dago.
Joan den zapatuan, eta oztopo guztiak gaindituz, Lezaman jokatu ziren Gipuzkoako bigarren multzoko partidak. Azkenik, Irungo Mariñok irabazi zuen fasea.
Domeka honetan, hilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara etengabe jokatuko da Lurraldeen Arteko Azken Fasea orain arte sailkatu diren talde guztien artean. Euren artean azken irabazlea aterako da, abuztuko nazioarteko fasean parte hartzeko Athletic Club, Real Sociedad, Nantes (FRANCIA), Oporto (PORTUGAL) eta Sao Paulo (BRASIL)rekin batera.
Sarrera DOAN izango da eta Euskal Herriko gazte talderik onenak egongo dira ikusgai.
Sailkatuak honako hauek dira:
BIZKAIA: Santutxu, Cultural de Durango eta Sopelako Ugeraga.
GIPUZKOA: Eibar eta Irungo Mariño.
ARABA: Gasteizeko San ignacio.
NAFARROA: Peña Sport.
IPARRALDE: Eskualdeko selekzioa.
Bi partida jokatuko dira 10:00etan eta 11:00etan, finalerdiak 12:00etan jokatuko dira eta 13:00etan finala.