Javier Uria presidentea zendu da
Javier Uria Etxebarria Athletic Clubeko presidentea, zendu da gaur Iruñean. Athletic Clubek doluminik sentikorrena adierazi…
Javier Uria Etxebarria Athletic Clubeko presidentea, zendu da gaur Iruñean. Athletic Clubek doluminik sentikorrena adierazi gura dio Javier Uriaren sendiari izan duen galera konponduezina dela-eta.
Gertakaria dela eta, bertan behera geratu dira datozen egunetarako Athletic Clubek antolatua zeuzkan ekitaldi ofizial guztiak, eta baita ere gaurko zeuzkan lan saio guztiak.
José Ramón Odriozola eta Ignacio Ugartetxe presidenteordeak eta baita Jose Angel Iribar, presidente albokoa ere, Iruñearantz abiatu dira sendiarekin egoteko.
Hil-kapera Ibaigane Jauregian ezarriko da bihar, eguenean, hilaren 19an, 12:00etatik 19:00etara.
Hileta elizkizunak barikuan, hilaren 20an, 18:00etan izango dira Bilboko Bixente Deuna elizan.
Hedabideei eskertuko genieke sendiak antolatzen dituen ekitaldi oro errespetatzea, pribatuak diren heinean. Athletic Clubek antolatzen dituen ekitaldiak dira gure agiri ofizialetan agertzen direnak soilik.