Athletic Club

Hitzarmena Solan de Cabrasekin

Hitzarmena Solan de Cabrasekin

Athletic Clubek eta Solan de Cabras enpresak hitzarmena egin berri dute. Honen arabera, eta berau…

Athletic Clubek eta Solan de Cabras enpresak hitzarmena egin berri dute. Honen arabera, eta berau indarrean dagoen bitartean, Solan de Cabrasek babestuko du, esklusiboki uraren arloan, Athletic Clubeko talde guztiak.

Hitzarmenak 2007.ko ekainaren 30era arte iraungo du eta beste urtebeteko luzapena dauka alderen batek hiru hilabete lehenago kontrakorik esaten ez badu.

Athletic Clubarentzat pozteko modukoa da aipaturiko hitzarmena, kirolariarentzat horren garrantzitsua den uraren arloko goi mailako enpresarekin elkarrekin arituko gara eta.