Bosgarren lan eguna Papendalen
Lehen taldeko jokalariek ordu t’erdiko lan saioa izan dute gaur goizez gimnasioan. Arratsaldeko lan saioan…
Lehen taldeko jokalariek ordu t’erdiko lan saioa izan dute gaur goizez gimnasioan. Arratsaldeko lan saioan , estrategia jokaldiak landuko dituzte, bai erasoan eta baita defentsan ere. Asier Del Hornok txirrindularen gainean aritu da goizez eta lasterka egingo du arratsaldez Manuel Delgado Meco prestatzaile fisikoaren begiradapean.
Ernesto Valverderen hitzak Papendalen
Volendamen aurkako partidari buruz: “Prestaketa prozesuan pauso berri bat baino ez da. Seriotasun osoz ekingo diogu norgehiagokari”. Halaber, Herbereetan dituen jokalari guztiak partidara joango direla gaineratu zuen, guztiak jantziko ez diren arren. Jokalari batzuentzat ordu beteko lehen partida izango da.
Bestalde, Bilbao Athleticetik datozenei buruz: “Taldean sartu dira inolako arazorik gabe. Buru belarri daude lanean gainerakoekin batera eta maila bera emanez. Garrantzitsuena zera hau da, ez dutela erritmo aldaketarik nabaritu, orain arte behintzat inolako arazo fisikorik ez baitute izan. Lehen taldean geratuko diren ala ez Herbeeretatik bueltan erabakiko da. Naturaltasun osoz egingo dugu eta inolako eperik markatu barik”.