Athletic Club

Seigarren lan eguna Papendalen

Seigarren lan eguna Papendalen

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du, Asier Del Horno kenduta. Hark gimnasioan segitu…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saioa egin du, Asier Del Horno kenduta. Hark gimnasioan segitu du bere sendatze prozesua. Halaber, Iñaki Lafuentek lan saio berezia egin du Walter Junghansekin batera.

Gainerakoek ordu laurdeneko lan fisikoa egin dute eta, jarraian, bi taldetan banatu dira. Talde nagusian, gaur Volendam taldearen kontra jokatuko duen hamaikakoa aritu da Ernesto Valverderen aginduetara: Aranzubia; Javi González, Prieto, Karanka, Larrazabal; Bordas, Vales, Guerrero, Yeste; Arriaga eta Jonan García. Hauekin batera Lafuente, Iraola, César, Lacruz, Gurpegi, Etxeberria eta Ezquerro jantziko dira.

Hamaikakoan sartu ez direnak baloiarekin aritu dira Jon Aspiazuren aginduetara.