Athletic Clubek 0-FC Bartzelonak 1
Futbolaren zapore mingotsa dastatu berri du Athletic Clubek 2003-2004 Ligako lehendabiziko jardunaldian eta partida polita…
Futbolaren zapore mingotsa dastatu berri du Athletic Clubek 2003-2004 Ligako lehendabiziko jardunaldian eta partida polita burutu arren, ezin izan du zorte dexente izan duen FC Bartzelona eraberritua gainditu. Catalunyarrek nahiko goiz lortu dute gola, 10. minutuan hain zuzen ere, Cocuren bitartez, baina gola jaso aurretik eta batez ere ostean, aukera ia guztiak zurigorriak izan dira eta bakarrik azken uneotan, nekearen eraginez, hurbildu dira bisitariak Aranzubiaren ate ingurura.
Norgehiagokan, dena den, hainbat datu aipagarriak izan dira. Adibidez, Andoni Iraola eta Jonan Garciaren debutak partida ofizialetan. Bestalde zalegoaren portaera txalogarria izan da oso, taldearekin uneoro bat egiten, baita momentu latzenetan ere.
Amaitzeko esan, Javier Uria presidente izandakoa oroitzeko egin den minutu bateko isilunea izan dela gaueko unerik hunkigarriena: San Mames zutik ixiltasun osoz, jokalariak zelai erdian besarkaturik eta gure himnoaren soinua zer garen eta nondik gatozen joandakoren irudiaren bitartez gogoratuz.