Athletic Club

Enkarterrietako Sorbidea

Enkarterrietako Sorbidea

DENA Proiektuaren barruan eta abian dagoenez, hurrengo astelehenean, irailaren 1ean, 18:00etan, Sodupeko Hurtado de Saratxo…

DENA Proiektuaren barruan eta abian dagoenez, hurrengo astelehenean, irailaren 1ean, 18:00etan, Sodupeko Hurtado de Saratxo futbol zelaian, Enkarterrietako Sorbidearen Sortu taldeak aurkeztuko dira. Honako hauek eta
ondoan agertzen diren mailetan arituko direnak:

Maila: Haurren Gorena. Taldea: Balmaseda F.C. Bigarren urteko haurrak (1990an jaioak).
Maila: Haurren Lehen Maila. Taldea: Zalla U.C. Lehen urteko haurrak (1991an jaioak)
Maila: Kimuak Lehen Maila. Taldea: Aranguren. Bigarren urteko kimuak (1992an jaioak)
Maila: Kimuak Bigarren Maila. Taldea: Sodupe U.C. Lehen urteko kimuak (1993an jaioak).

Aurkezpen honetarako gonbidapena luzatu zaie eskualdeko Udalerri guztiei, hots, Balmaseda, Zalla, Güeñes, Karrantza, Artzentales, Turtzioz, Sopuerta, Galdames, lolnsotegi, Gordexola, Artziniega eta Villasana de Mena.

Halaber, gonbidapena luzatu zaie DENA Proiektuarekin bat etorri diren klubeei, hau da: Trueba Espinosa de los Monterosekoa, Menes Villasana de Menakoa, Balmaseda F.C., Zalla U.C., Karrantza, Sopuerta Sport, Zasan Athletic, Sodupe U.C., Gordexola, Larramendi, Arbuyo eta Aranguren.

Andoni Zubizarreta, Athletic Clubeko kirol zuzendariak eta Luis Fradua oinarri-futboleko koordinatzaileak hartuko dute parte ekitaldian.