Durangaldeako Sorbidea
DENA Proiektuaren barruan eta abian dagoenez, hurrengo astelehenean, irailaren 4ean, 18:00etan, Zornotzako Urritxe futbol zelaian,…
DENA Proiektuaren barruan eta abian dagoenez, hurrengo astelehenean, irailaren 4ean, 18:00etan, Zornotzako Urritxe futbol zelaian, Durangaldeako Sorbidearen Sortu taldeak aurkeztuko dira.
Taldea: S.D. Amorebieta Lehen urteko haurrak (1991an jaioak).
Taldea: KIROL TALDEA ABADIÑO Lehen urteko kimuak (1992an jaioak).
Taldea: IURRETAKO KIROL TALDEA Bigarren urteko kimuak (1993an jaioak).
Aurkezpen honetarako gonbidapena luzatu zaie eskualdeko Udalerri guztiei, Abadiño, Amorebieta, Igorre, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Iurreta, Lemona eta Zaldibar.
Halaber, gonbidapena luzatu zaie DENA Proiektuarekin bat etorri diren klubeei, hau da: Abadiño Kirol Elkartea, S.D. Amorebieta, Iurretako Kirol Taldea, C.D. Elorrio, C.D. Berriz, C.D. Zaldua, C.D. Lemona, Sporting Extremeño, Ezkurdi Kirol Taldea eta S.D. Arratia.
Luis Fradua oinarri-futboleko koordinatzaileak, Patxi Bolañosek, Bernardo Herederok eta Carlos Barrutiak hartuko dute parte ekitaldian.