Athletic Club

Athletic Clubek 4-Mallorcak 0: Bide onetik

Athletic Clubek 4-Mallorcak 0: Bide onetik

Estraineko garaipena heldu da Ligako hirugarren jardunaldian Mallorca 4-0 mendean hartuz. Zurigorriek Liga hasierako bideari…

Estraineko garaipena heldu da Ligako hirugarren jardunaldian Mallorca 4-0 mendean hartuz. Zurigorriek Liga hasierako bideari ekin zioten: baloia izan, aukerak sortu… baina akats berberarekin, hots, aukerak ezin gauzatu.

Partida irekia izan da oso… Urzaizen lehen burukada iritsi arte 38. minutuan. Lau minutu beranduago Urzaizek berak bi eta zerokoa ezarri du markagailuan eta ikuspegi argiagoa ireki da gure taldearentzat.

Atsedenaldiaren ostean Lacruz eta Etoo’ok izan dituzte abaguneak lehen minutuetan. Dena den, Athletic Clubek bigarren zati bikaina egin du eta hainbatetan huts egin arren, azkenik heldu dira golak. Hirugarren Etxeberriaren burukada baten bitartez Del Hornoren erdiraketa bikaina aprobetxatuz eta laugarrena, Etxeberriak ere, Arriagari egin dioten penaltiaren bidez.

Fitxa teknikoa