
Kluba |
Betisek 1 Athletic Clubek 1: Lau partida galdu barik
Betisek 1 Athletic Clubek 1: Lau partida galdu barik
Athletic Clubek laugarren partida jarraian galdu barik bete du Ruiz de Lopera futbol zelaian Betisekin…
Athletic Clubek laugarren partida jarraian galdu barik bete du Ruiz de Lopera futbol zelaian Betisekin banako berdinketa erdietsi eta gero.
Dena den, askotan gertatzen den legez, Tikoren gola nola eta noiz berdindu den ikusirik, zapore mikatza utzi du Assunçaoren berdinketak. Lehen zatian aukerak izan dituzte talde biek, eta bigarrenean, markagailuan aurrea hartu eta berehala erabakitzeko abagunea izan du gure taldeak, baina kontrerasoak ez dira behar legez burutu.
Orain Kopan da hitzordua, Torrelavegan martitzenean, 21:30etan.