Internet guztiontzat
Iragan abuztuan sortu berria den SOYCAPAZ.COM enpresak Espainiako ligako futbol taldeen web orriei buruzko ikerketa…
Iragan abuztuan sortu berria den SOYCAPAZ.COM enpresak Espainiako ligako futbol taldeen web orriei buruzko ikerketa bat egin zuen. Ikerketa horrek jakinarazten du ez dagoela bere web orrian moldaketarik egin duen klubik elbarrien beharrei erantzuteko. Tamalgarria da ikustea nola munduko futbol ligarik onenak nahi gabe baina sistematikoki betidanik baztertua izan den kolektiboa diskriminatzen duen.
Elbarritasunen bat duten futbolzaleek, bazkideek, aldekoek eta jarraitzaileek kluben web ofizialetan argitaratzen den informazioa eskuratzeko oztopo handiak izaten dituzte. Gauza bera gertatzen da Espainiako Futbol Federazioaren, Futbol Liga Profesionalaren eta Kirol Goi Batzordearen web orrietan. Interneten izaera globalizatzailea dela eta, mundu zabalean eragin handia dauka, hamaika pertsonak sareari esker baino ez baitute jakiten beren taldeetan zer gertatzen den.
Gertaera hori klub guztiei eta lehenago aipatutako erakundeei jakinarazi zaie eta, gaur arte, txostena jaso eta web orria elbarrituen beharrei aldatzeko asmoa adierazi duen talde bakarra Athletic Club izan da. Klubak, berriro ere, talde ezberdina dela erakutsi du. Halaber, ohoretzen duen keinu bat eginez, informazioa eskuratzeko dauden oztopo guztiak gainditu eta baztertze digitalaren aurka borrokatzeko asmoa du.
Prentsa-ohar honen bidez, gainerako klubei hausnarketarako deialdia egiten diegu, talde bizkaitarrak hasitako bidea jarrai dezaten. GUZTIONTZAT DISEINATU, bestela, izarren ligak ez du horrelako kalifikatzailerik mereziko.