Athletic Club

Real Madril-Athletic Club: Txartel salmenta

Real Madril-Athletic Club: Txartel salmenta

Real Madrilek 600 sarrera bidali dizkio Athletic Clubari, hauetatik 300 sarrera gordeko dira Clubeko konpromizuetarako…

Real Madrilek 600 sarrera bidali dizkio Athletic Clubari, hauetatik 300 sarrera gordeko dira Clubeko konpromizuetarako eta gainerako 300 sarrerak eguaztenean, hilak 29, bazkide eta abonatuentzat salgai jarriko dira.

Sarrerak San Mames futbol-zelaiko leihatiletan har daitezke, bazkide-txartela aurkeztuz. Pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera salduko dira, sarrera guztiak agortu arte.

Leihatilen ordutegia honakoa izango da: goizez 10:30etatik 13:30etara eta arratsaldez 19:00etatik 21:00etara.

Salgai ipiniko diren sarreren prezioari dagokionez, honako hauek dira Real Madrilek ezarritakoak:
Ipar Hondoko Hirugarren Anfiteatroa 40 euro
Ipar Hondoko Laugarren Anfiteatroa 30 euro

Soberako sarrerak eguenean, hilak 30, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etatik 19:30etara egongo dira salgai San Mameseko leihatiletan.