Athletic Club

Real Madrilek 3 Athletic Clubek 0: Jokua punturik gabe

Real Madrilek 3 Athletic Clubek 0: Jokua punturik gabe

Partida polita Athletic Clubek Santiago Bernabeu futbol zelaian egin duena. Jokua aldetik dotore, Ligako talde…

Partida polita Athletic Clubek Santiago Bernabeu futbol zelaian egin duena. Jokua aldetik dotore, Ligako talde onenetakoaren etxean ondo jokatzeaz gainera aukera franko sortu dira: bederatzi aldiz parte hartu behar izan du Iker Casillasek eta hauetatik sei aldiz gola gauzarik errazena zirudien.

Tamalez, epailearen hainbat huts ere aprobetxatuz, kalitate handiko jokalariek ditu Real Madrilek eta ia konturatu gabe bideratu egin du partida Ronaldok, lehen zatian bat eta zerokoa, bigarrena hasi bezain pronto bi eta zerokoa eta hirugarren bideratu du geroxeago.

Askotan gertatzen den legez, jokua eta puntuak ez dira bat etorri, baina horixe da bide bakarra zerbait lortzeko.

Carlos Gurpegi eta Joseba Etxeberria dopingaren aurkako controla gainditu behar izan dute.