Garaipen estua Espanyolen aurka
Emakumezkoen taldeak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Espanyolen aurka, Bartzelonako taldea 4-5 mendean hartuz. Atsedenaldian…
Emakumezkoen taldeak garrantzi handiko garaipena eskuratu du Espanyolen aurka, Bartzelonako taldea 4-5 mendean hartuz. Atsedenaldian markagailua 2-3koa izan da, Eba (2) eta Gurutzeren golari esker.
Bigarren zatian, aldiz, zeharo nahastu dira gauzak. Gurutzek berak egin du laugarrena eta Iraiak 88. minutuan ezarri du 4 eta 5koa markagailuan.