Athletic Club

Celtak 0 Athletic Clubek 2: Lehendabizikoa etxetik kanpo

Celtak 0 Athletic Clubek 2: Lehendabizikoa etxetik kanpo

Lehendabiziko garaipena etxetik kanpo Vigon eskuratu dena, Lotinak zuzentzen duen taldea 0-2 mendean hartuz. Gainera,…

Lehendabiziko garaipena etxetik kanpo Vigon eskuratu dena, Lotinak zuzentzen duen taldea 0-2 mendean hartuz. Gainera, golik jaso gabeko denboraldiko etxetik kanpoko lehen partida izan da zurigorrientzat.

Gripearen eraginez azken ordura arte hamaikakoa kili-kolo izan den arren. Athletic Clubek seriotasun osoz ekin dio partidari eta Celtaren erasoak ederto kontrolatu ostean, aukera gehiago sortu dira bigarren zatian, batez ere Lacruz zero eta batekoa ezarri eta gero. Partida amaitzear zegoela Iraolak egin du denboraldiko bere bigarren gola.

Sailkapenean laugarren postuan dago taldea, baina hori baino garrantzitsuagoa da gero eta sendoago erakusten duela bere burua.

Bere bosgarren txartel horia ikusi du Joseba Etxeberriak eta ez du Racingen aurka jokatuko.

Fitxa teknikoa