Athletic Club

Behin behinekoa Gurpegiri

Behin behinekoa Gurpegiri

Auzi-Administratiboko 10. Epaitegi Nagusiak Carlos Gurpegi jokalariak pairatzen duen zigorrari behin behineko etenaldia ezartzea erabaki…

Auzi-Administratiboko 10. Epaitegi Nagusiak Carlos Gurpegi jokalariak pairatzen duen zigorrari behin behineko etenaldia ezartzea erabaki du gaur kaleratu duen Epaian. Beraz, lizentzia itzultzen zaio jokalariari eta entrenatzaileak horrela gura izanez gero hilaren 4an, eguenean Zaragozan jokatzeko prest egongo da.

Arrazoi juridikoak argitzean, zerau dio aipaturiko Epaiak: zigorra oraintxe bertan bete behar izanez gero, sor zitekeen kaltea konponezina litzateke aurrerantzean zigorra bertan behera utziko balitz. Halaber, eta Epaian jakinarazten denez, Administrazioak berak dopajearen aurkako kontrolaren emaitza eta txostenaren tramitazio prozesuan izan duen atzerapenak baliopgabetu egiten du zigorra oraintxe bertan betetzeko eskaria.

Beraz, Carlos Gurpegik jokatu ahal izango du hemendik aurrera jokatuko diren partida guztiak behin betiko epaia kaleratu bitartean.