Athletic Club

Athletic Clubek 1-Osasunak 1: Etsipena

Athletic Clubek 1-Osasunak 1: Etsipena

Denboraldiko lehen berdinketa ikusi dugu San Mamesen. Urzaizek izan du abagadunerik garbiena lehen minutuetan, baina…

Denboraldiko lehen berdinketa ikusi dugu San Mamesen. Urzaizek izan du abagadunerik garbiena lehen minutuetan, baina Izquierdok egin du gol ederra, zero eta batekoa ezartzeko 36. minutuan.

Zurigorriek ekimena hartu dute berehala eta Del Hornoren bitartez, Luis Prietoren jaurtiketa bortitza aprobetxatuz, banako berdinketa ezarri dute atsedenaldia baino lehenago. Bide batez, bere denboraldiko lehen gola egin du atzelari zurigorriak. Bigarren zatian gura baina ezin ibili dira talde biak, batez ere etxekoak. Azkenean bana markagailuan eta hobetu beharra domekarako.