
San Mameseko soropila zaintzeko enpresa berria
San Mameseko soropila zaintzeko enpresa berria
Athletic Clubek erabaki egin du Parques y Jardines, orain arte San Mameseko mantentze-lanak egiten dituen…
Athletic Clubek erabaki egin du Parques y Jardines, orain arte San Mameseko mantentze-lanak egiten dituen enpresa, ordezkatzea. Bide batez, kluberi egindako zerbitzua eta euren lanean emandako guztia eskertu gura die Athletic Clubek, azken garaiotan aurkitu dituzten zailtasun ugariak ere kontuan hartuta, batez ere azken hilabeteotan eguraldiari dagozkienak eta soropilari horrenbeste kalte egin diotenak.
Parques y Jardines bere bosgarren denboraldian zegoen betebehar honetan, hots, San Mameseko zainketa eta mantentze-lanetan, eta duela egun gutxi Athletic Clubaren esanetara eskaini zuen bere burua, batez ere Euskadi-Uruguay partidan, 2003ko abenduaren 27an, zelaiko soropilak eskaini zuen itxura kaxkarra dela eta.
Erabakia hartu ostean, Cengotita Flores y Plantas S.A., Lezamako mantentze-lanak daramatzana, datozen egunotan lanean hasiko dela San Mameseko mantentze eta egokitze lanetan jakinarazi gura du Athletic Clubek.