Athletic Club

Umeentzako gunea

Umeentzako gunea

Zaintza zerbitzua: Athletic Clubek bazkide eta abonatuei seme-alabak zaintzeko zerbitzua eskainiko die. Partida egunetan Umeentzako…

Zaintza zerbitzua: Athletic Clubek bazkide eta abonatuei seme-alabak zaintzeko zerbitzua eskainiko die. Partida egunetan Umeentzako aisialdi gunea den Osipark-en utzi ahal izango dituzte. Osipark San Mamesetik urbil dagoen Jose Maria Escuza, 4 zenbakian dago.

Athletic Clubek, bere bazkide eta abonatuei, zerbitzu berri bat eskaintzeko asmoz, akordioa lortu du Osiparkekin, -José María Escuza 4 lonja- partiden egunean bazkide zein abonatuen seme-alabak zaintzeko akordioa.

Zerbitzu hau denboraldi honetan egongo da indarrean, Real Madrilen aurkako partidatik Ligako azken partidaraino.

Honetarako baldintza hauek bete beharko dira:

-2 urtetik gorako umeak eta 1’50 metroko garaiera arte.

-Ordutegia 16:00etatik 22:00etara izango da, partidako ordutegiaren arabera.

-Lekua gordetzeko telefonoz deitu beharko luke bazkide zein abonatuak 944273804 zenbakira eta partidaren egunean mugikor baten zenbakia utzi.

-Ume bakoitzeko salneurria 6’95€koa izango da eta askaria barne dago.