Athletic Club

Athletici buruzko 3.000 galdera dituen ‘Galdetu Athletic’ jokoa jarri dute webean zuri-gorriek

Athletici buruzko 3.000 galdera dituen ‘Galdetu Athletic’ jokoa jarri dute webean zuri-gorriek

Euskal Irrati Telebistarekin lortutako hitzarmenari esker, athletic-club.net webak eitb.comen dauden jokoak izango ditu eskuragai. Sailkapen…

Euskal Irrati Telebistarekin lortutako hitzarmenari esker, athletic-club.net webak eitb.comen dauden jokoak izango ditu eskuragai. Sailkapen rankinga argitaratuko da hilabetero, eta irabazleek kamisetak, kirol-jertseak, baloiak eta San Mameserako sarrerak lortu ahal izango dituzte Athletic Club futbol-taldeak http://www.athletic-club.net/ web nagusian ‘Galdetu Athletic’ jokoa jarri du. Bertan, taldearen historia, jokalariak, partida nabarmenak, datuak, golak eta taldeaz zerikusia duen guztia bihurtu dute galdegai. 3.000 galdera dira guztira. Euskal Irrati Telebistarekin lortutako hitzarmenari esker, athletic-club.net webak eitb.comen dauden jokoak izango ditu eskuragai.

Erabiltzaile guztien arteko jokalari onenen sailkapena emango dute jakitera hilabetero, eta opariak banatuko dira irabazleen artean: kamisetak, baloiak, kirol-jertseak eta Athletic Club taldeak banatutako sarrerak.

‘Galdetu Athletic’ tribial jokoa da. Talde zuri-gorriaren gaineko 3.000 galdera dauzka. Lau erantzun ematen dira aukeran, eta oso eskaintza berritzailea da; merkatuan ez da honen parekorik. Gainera, euskaraz eta gaztelaniaz joka daiteke.

Jokatzeko, erabiltzaileak alta hartu behar du eta sms mezua bidali behar da horretarako. Mezuak euro bateko kostua izango du. Ondoren, nahi duen beste joka dezake 30 egunetan, erabiltzailearen izena eta pasahitzarekin sartuta. Alta amaitzen zaionean, berritzeko sms mezu bat bidali beharko du berriz.

Jokoen elkarteko kide izateko parte hartu nahi dutenek, esan bezala, izena emanda egon beharko da. Horretarako, Erabiltzaile berria atalean klik egin, eta argibide batzuk eskatuko dira bertan, besteak beste, erabiltzailearen izena eta pasahitza. Datu guztiak bete eta gero, eskaria bidali beharko da, eta posta elektroniko gisa jasoko da izen-ematea edo erregistroa. Azken urratsa egin ondoren, lehiakideak jokoaren webean murgiltzeko aukera izango du.

athletic-club.net joko honetan sartzeko titulu adierazgarria izango da orrialde nagusiko eskubiko aldean. Behin barruan sartuta, izena eta pasahitza eman beharko da. Hortik, ‘Galdetu’ra sartuko da, eta ondoren, ‘Athletic’era.

Jokalaria beste erabiltzaile batzuekin ariko da partidan. Athletici buruz dakiena erakutsi ahal izango du une horretan berarekin batera jokoan daudenen artean.

‘Galdetu Athletic’en jokatzeaz gainera, athletic-club.net-ek sarean jarri duen jokoak beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu ondo pasatzeko: xakea, dominoa, partxisa, eskoba, tutea, musa, pokerra, billarra eta dadoak.