Athletic Clubek 1-Albacetek 1: Txarto
Partida kaxkarra puntu bakarra baino ez du utzi San Mamesen Albaceteren aurka (1-1). Lehen minutuetan…
Partida kaxkarra puntu bakarra baino ez du utzi San Mamesen Albaceteren aurka (1-1). Lehen minutuetan bestelako irudia somatu bada ere, partidaren bilakaera txarrerantz izan da.
Yestek izan du abagunerik garbiena 20. segunduan, Urzaizek ia jarraian, Ezquerrok 22. minutuan buruz eta Gurpegik 40. minutuan, baina ez dira gauzatu. Albaceteren aldetik Pabloren burukadak ate azpitik atera du Prietok 38. minutuan.
Bigarren zatian, aldiz, Pachecok egin du oso goiz zero eta batekoa, 55. minutuan, inolaz ere penaltia izan den jokaldian. Hiru minutu beranduago Redondok izan du aukera bigarrena egiteko, baina kanpora bota du.
Gure taldeari asko kostatu zaio erreakzionatzea eta zailtasunak pilatzen joan dira. Urzaizeri egindako penaltia ez du seinalatu Tristante Olivak 69. minutuan eta hortik at ez dira aukerarik sortu.
Zorionez 88. minutuan Prietoren jaurtiketak Navarroren eskuaren kontra jo du eta Iraolak lasaitasun osoz gauzatu du berdinketa. Oraindik denbora izan dute zurigorriek beste aukera bat sortzeko, baina Etxeberriaren jaurtiketa gora joan da. Gehiegizkoa zirudien bigarrena egitea bigarren zati eskasa egin eta gero.
Liga amaitzeko bi partida falta direla, bosgarren segitzen du Athletic Clubek, hau da, gure eskutan dago oraindik ere europar postua eskuratzea, hainbat uneotan San Mameseko harmailetan kontrakoa zirudien arren.