UEFArako Txartela lortu dugu
Athletic Club UEFAko Kopa lortzeko lehian arituko da. Iruneako garaipena eta honi loturik Atletico Madrilek…
Athletic Club UEFAko Kopa lortzeko lehian arituko da. Iruneako garaipena eta honi loturik Atletico Madrilek jasandako porrota Zaragozaren aurrean, ahalbideratu egin du datorren denboraldian Europan egoteko sailkapenean egotea txapelketa bukatu baino jardunaldi bat lehenago.
Zuri-gorriek egin beharreko guztia egin dute Iruñean, hots, partida irabaztea (1-2), lehen zatian Yeste eta Ezquerroren gol legalak baliogabetu dituzten arren. Bigarren zatian nagusitasuna mantentzeaz gain, Yestek eta Urzaizek asmatu dute Eliaren atean garaipena bideratuz. Azken minutuetan Osasunak estutu egin ditu gauzak, batez ere Valdok gola egin duenetik, batez ere Bakayokok luzapenean aukera sortu duenean, baina garaipenak ez du ihes egin.
Onena etortzeke zegoen. Azken partidan berdinketa nahikoa bazen ere, Madriletik etorri diren berriak pozgarriak izan dira oso eta alaitasuna hedatu da aldagelan zein autobusean. Athletic UEFAra. Bazen garaia, batez ere aurreko bi denboraldiotan atarian geratu ostean. Lorpen polita eta Javier Uria presidente ohia guztion gogoan.


