Athletic Club

Jokalarien egoera: ebakuntzak

Jokalarien egoera: ebakuntzak

PABLO ORBAIZ LESACA: Artroscopia egingo zaio bere ezker belaunean artrofibrosisa garbitzeko, aspaldian aurreko lotailu gurutzatuan…

PABLO ORBAIZ LESACA:
Artroscopia egingo zaio bere ezker belaunean artrofibrosisa garbitzeko, aspaldian aurreko lotailu gurutzatuan izan zuen ebakuntzaren ondorioz sortu dena.

Ebakuntza ekainaren 1ean egingo zaio, Mikel Sanchez sendagilearen eskutik Gasteizko USP eritetxean. Hiruzpalau asteko baja pairatu beharko du jokalariak.

JESUS Mª LACRUZ GOMEZ:
Hurrengo ekainaren 10ean ebakuntza egingo zaio, Mikel Sanchez sendagilearen eskutik Gasteizko USP eritetxean, eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berrosatzeko asmoz, joan den maiatzaren 9an hautsi zena.

Sei eta zortzi hilabete bitarteko baja pairatu beharko du jokalariak.

LUIS PRIETO ZALBIDEGOITIA:
Sudur-trenkadan ebakuntza egiteke dauka. Ziurrenik ekainaren 2an izango da Iñigo Ucelay sendagilearen eskutik Bilboko Virgen Blanca eritetxean.

Kasu orotan eta jokalariek hala eskatuta, hedabideek ezin izango dute sartu.