Athletic Club

Javier Uriaren oroimenezko ekitadiak

Javier Uriaren oroimenezko ekitadiak

Javier Uria presidente ohiaren heriotzaren lehen urtemuga beteko da ekainaren 18an, barikuan. Urtemuga dela-eta, jarraian…

Javier Uria presidente ohiaren heriotzaren lehen urtemuga beteko da ekainaren 18an, barikuan. Urtemuga dela-eta, jarraian agertzen diren hainbat ekitaldi antolatu du Athletic Clubek:

Eguenean, ekainaren 17an, Lezamako kirol instalazioetan, eskultura-monolito ezarri da bere oroimenez. Bertan, bestek beste, Maria Minguito alarguna, sendia eta zuzendaritza batza Ignacio Ugartetxe presidentea buru zuela.

Barikuan, ekainaren 18an, 11:30etan, Ibaiganeko prentsa aretoan, aurtengo txapelketatik aurrera Nazioarteko Gazte Txapelketa- Javier Uria Oroimenezkoaren irabazleari emango zaion garaikurra aurkeztu da Carlos Purroy eskultorea, Maria Minguito alarguna eta Ignacio Ugartetxe presidentearen presentziarekin.

Eskultura zein garaikurra, Carlos Purroy Athletic Clubeko jokalari ohiak landu ditu. Purroyk adierazi egin du lanaren zentzua, Athleticeko izaera isladatu nahian, klubeko partaide diren guztien batasuna eta talde lana sustraietatik bertatik.

Barikuan ere Javier Uriaren sendiak meza egin du San Vicenteko elizan 13:00etan.

Halaber, Zeberion hilaren 19an, zapatuan, arratsaldez, 17:00etan profesional mailako eskupilotako Javier Uria I. Oroimenezkoa burutuko dela Asegarceko pilotari onenen partaidetzaz. Partida nagusia TVE La 1 kateak zuzenean eskaini du.

Asegarcek eta Zeberioko Udalak antolatutako pilota jailadiaren partida nagusian Olaizola II.a-Zearra eta Berasaluze VIII.a-Beloki bikoteak izan dira nor baino nor. Irabazleak Olaizola II.a-Zearra izan ziren 22-11. Emanaldia beste partidu batez osotu da, bizkaitarrak nagusi direna, Agirre-Albizuri eta Leiza-Nalda III.arena, hain zuzen ere. Ekitaldian Ignacio Ugartetxe eta Joxe Angel Iribar egon ziren gure klubaren izenean eta pilotariek pilota sinatuta eman zioten Maria Mingito alargunari.