Athletic Club

UEFArako kamisetaren zirrimaurra

UEFArako kamisetaren zirrimaurra

2004-05 UEFAko Kopan erabiliko den Athletic Clubeko kamiseta berriaren zirrimaurraren aurkezpena egin da Bilboko Arte…

2004-05 UEFAko Kopan erabiliko den Athletic Clubeko kamiseta berriaren zirrimaurraren aurkezpena egin da Bilboko Arte Eder Museoan, astelehenean, hilaren 14an, 12:00etan.

Ekitaldia Javier Viar (Museoko zuzendariak) Ignacio Ugartetxe (presidenteak) Joxe Anjel Iribar (presidentearen albokoak) eta Dario Urzay pintorea eta kamisetaren disenatzaileak aurkeztu dute eta bertan besteak beste, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia; Athletic Clubeko zuzendaritza batzako kide gehienak, Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak, Laurentzi Gana, EFFren presidentea; Iñaki Mujika Kirol diputatua; José María Bañales, BFFren presidentea; Ricardo Martín, Athletic Club Fundazioaren gerentea, Ramon Santamaria, Athletic Club markaren arduraduna; Fundazioaren kide direnen ordezkariak eta jokalari ohiak Sarabia, Uriarte eta Dani bezala.

Gure izaera, Athletic Clubaren izaera eta artea uztartuz, gure jokalaria eta marka propioa izatearen beste abantailetariko bat. bapateko modeloak Mikel Dañobeitia eta Gontzal Perez gazte mailako Athletic Clubeko jokalariak izan dira.