Athletic Club

Marcelino Fernándezen heriotza

Marcelino Fernándezen heriotza

Joan den ostiralean Marcelino Fernandez Tabernero Athletic Clubeko jokalari ohia zendu zen.Barakaldon 1920ko azaroaren 30ean…

Joan den ostiralean Marcelino Fernandez Tabernero Athletic Clubeko jokalari ohia zendu zen.

Barakaldon 1920ko azaroaren 30ean jaio zen eta bertako futbol taldetik fitxatu zuen Athleticek, zurigorriekin 1946-47 eta 1947-48 denboraldietan jokatu zuelarik.

1946ko irailaren 22an debuta egin zuen 1946-47 denboraldiko lehen partidan, eta hamaikakoan jokatzen zuen, baina ezgaraiko belauneko lesio batek berdeguneetatik kanpo gelditzea behartu zion.

Lesio horretatik errekuperatu eta gero, denboraldia amaitzeko falta ziren gainontzeko partidak jokatu zituen, liga zein kopa txapelketetan, azken honetan finalaurrekoetara arte heldu zirelarik. 1946-47 denboraldian zehar Teresa Herrera garaikurran Athleticek lortutako arrakastan ere parte hartu zuen.

Athletic Clubekin jokatu zuen bigarren denboraldian ez zuen hainbeste minuturik jokatu. Titular moduan hasi zen baina Urquizuren ordez Bagge entrenatzailearen aldaketak aulkira eraman zuen. Denboraldia amaitu eta berehala Athletic utzi zuen, guztira 34 partida ofizial jokatuz, 28 ligakoak eta 6 kopakoak.

Goian Bego.