
Benasquen egin den egonaldia amaitzear (argazkiak)
Benasquen egin den egonaldia amaitzear (argazkiak)
Athletic Clubeko espedizioa itzultzen da uztailaren 10an, autobusez, 07:00etan Benasquetik. Azken astean honako ekitaldiak egin…
Athletic Clubeko espedizioa itzultzen da uztailaren 10an, autobusez, 07:00etan Benasquetik. Azken astean honako ekitaldiak egin dituzte:
Uztailak 5, astelehena. Mendiko txirrindulan ibilbidea, Benasquetik Benasquera. Iraupena: 3 ordu 45 minutu.
Uztailak 6, martitzena. Raffting Esera ibaian, Campoko herrian. Arratsaldez, mendiko ibilbidea Renclusa aterperaino. Iraupena: 2 ordu 30 minutu.
Uztailak 7, eguaztenean. Hidrospeed Esera ibaian, Campoko herrian. Arratsaldez espedizioaren hainbat partaide mendiko txirrindulaz igoera egin zuten Cerler eta Ampliura.
Uztailak 8, eguenean. Aneto (3.404 metro) mendira igoera. Hospederia Hospital de Benasquen irteera eta helmuga. Iraupena: 9 ordu 30 minutu.
Uztailak 9, barikua. Sakan jaitsiera. Seira ibaian, Aigüeta de Barrabuen herrian.
Sabino Padilla, zerbitzu medikoen arduradunaren hitzetan, “zoragarria izan da oso bizi duguna. Aurrez aurretik geneuzkan helburuak bete dira eta, hori gutxi balitz, eguraldia lagun izan dugu prestatu genuen plana betetzean. Zerbait azpimarratzekotan, zerau azpimarratuko nuke: giro ezin hobea izan dela eta jokalariek berebiziko ahalegina egin dutela. Euren portaeraz harro egoteko da bizi izandakoa”.
Hospedería Hospital de Benasque arduradun eta langileen aldetik jaso dugun tratua eskertu gura du Athletic Clubek eta, baita ere, ekitaldi guztiak koordinatzeko orduan Barrabés enpresaren gidariek egin duten lana